Gizartea -

IRAGARPENA

San Prudentzio egunerako iragarpena: Euririk ez eta eguzkia nagusi Gasteizen

Eguna hodeitsu hasiko bada ere, orduek aurrera egin ahala ostarteak zabaldu eta eguzkia nagusituko da. San Prudentzio santu pixontzi gisa ezaguna bada ere, iragarpenaren arabera, ez du euririk egingo.

Bi dantzari aurreskua dantzatzen agintarien aurrean, Armentian. Artxiboko argazkia: EFE
Bi dantzari aurreskua dantzatzen agintarien aurrean, Armentian
Bi dantzari aurreskua dantzatzen agintarien aurrean, Armentian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Prudentzio santu pixontzi gisa ezaguna bada ere, itxura guztien arabera, aurten ez du berarekin euririk ekarriko. Euskalmetek egindako eguraldi iragarpenaren arabera, igandean ez du euririk egingo eta eguzkia nagusituko da Gasteizen.

Hala eta guztiz ere, eguna hodeitsu hasiko da. Orduek aurrera egin ahala, ordea, ostarteak zabaldu eta eguzkia gailenduko da zeruan.

Tenperaturei dagokienez, 4º C eta 14º C artean kokatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eguraldia Donostia San Prudentzio Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Jaiak