Gizartea -

Bizkaia

Kontrolik gabeko lindano isuria antzeman dute Enekurin, eta ingurua itxi dute

Isuria Bilboko zabortegi ohian aurkitu dute. Ekologistak Martxan taldearen arabera, baliteke lindano purua izatea.

Lindano isuria Enekuriko inguruetan. Argazkia: Ekologistak Martxan, Javi Vazquez
Lindano isuria Enekuriko inguruetan
Lindano isuria Enekuriko inguruetan. Argazkia: Ekologistak Martxan, Javi Vazquez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekologistak Martxan taldeak "kontrolik gabeko HCH-lindano isuria antzeman du astelehen honetan 1996tik itxita dagoen Bilboko zabortegi ohian", Enekuriko errepidetik gertu. Bilboko Udaltzaingoak ingurua itxi du.

Javier Vazquez talde ekologistako kideak Efe albiste agentziari azaldu dionez, antza ez da hondakin soila, eta baliteke lindano purua izatea, bloke batean agertu baita, inguruko osagaiekin nahastu barik.

"Baliteke zabortegia zabalik zegoenean lurperatutako bidoi baten barruan egondakoa izatea, baina bidoia, igarotako denbora dela eta, desegin da eta haren barruko eduki toxikoa eta kutsatzailea lursailean iragazten hasi da, eta baliteke Asua ibaira ere heltzea", adierazi du Vazquezek.

Isuria aurkitu duten inguruetatik paseatzen zuten pertsonek "lindano usaina" zegoela jakinarazi zioten Ekologistak Martxan taldeari. Hainbat egun isuriaren bila eman ostean, astelehen honetan aurkitu dute BI-3741 errepidetik gertu, eta larrialdi zerbitzuetara deitu dute.

Lindano isuria Enekuri alboetan

Isuria aurkitu duten tokia. Argazkia: Javi Vazquez

Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen lindanoaren kutsadura saihesteko ekimenak abian jartzea. 2015ean, Munduko Osasun Erakundeak gizakientzako minbizi-sortzaile gisa deklaratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Eusko Legebiltzarra Minbizia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Euskadiko kutsadura