Gizartea -

ZIENTZIA

DIPCeko bi fisikarik material baten aurkikuntza argitaratu dute 'Nature' aldizkarian

DIPC Donostia International Physics Center-eko Ikerbasque ikerlari diren Maia Garcia-Vergniory eta Fernando de Juanek material topologiko kiral berri bat aurkitu dute nazioarteko ikerlariekin batera.

Fernando de Juan eta Maia Garcíia-Vergniory. Argazkia: DIPC
Fernando de Juan eta Maia Garcíia-Vergniory
Fernando de Juan eta Maia Garcíia-Vergniory. Argazkia: DIPC

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

DIPC Donostia International Physics Center fundazioan lan egiten duten Maia Garcia-Vergniory eta Fernando de Juan Ikerbasqueko ikerlariek material topologiko kiral berri baten aurkikuntza argitaratu dute astearte honetan Nature Physics aldizkarian, nazioarteko beste ikertzaile batzuekin batera.

Aluminio eta platinozko (PtAl) kristal bat da material berri hau, eta lehenago ikusi gabeko propietate elektronikoak dituelako da garrantzitsua. Hain zuzen ere, eskailera espiral itxurako konfigurazioak ematen dio propietate hori.

Maia Garcia-Vergniory eta Fernando de Juan Ikerbasqueko zientzialariak Züricheko Paul Scherrer Institutuko, Oxford Unibertsitateko, Alemaniako Max Planck Institutuko eta AEBko Urbana Champaign Unibertsitateko ikerlariekin batera aritu dira elkarlanean.

Material topologikoek garrantzia hartu dute urtez urte, bereziki 2016an Fisikako Nobel saria jaso ostean. Gaur egun, mundu osoko fisikari teoriko eta esperimentalek propietate elektroniko berezidun material hauen mota berriak aurreikusten eta aurkitzen dihardute. Adituen arabera, horrelako materialek ordenagailu kuantikoen garapenean aplikazio garrantzitsuak izan ditzakete, esaterako, datuen metaketan eta transmisioan eta osagai elektronikoen energia kontsumoaren murrizketan.

Donostia International Physics Centerrek material berrien ikerketa-lerro teorikoa zabalik du, eta bertan ari dira lanean argitalpenaren egileetako bi.

Maia Garcia-Vergnioryk L'Oréal-UNESCO For Women in Science saria jaso du, eta 2018an CSIC ikerketa erakundeak eta Quo aldizkariak urteko zientzialari nabarmenen artean kokatu zuten. Bestalde, Fernando de Juanek Espainiako Fisika Errege Erakundearen eta BBVA Fundazioaren Saria jaso zuen 2017an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Zientziaren hedapena