Gizartea -

Indarkeria matxista

'La Manada'koei babesa eman zien irakaslea atxilotu dute genero indarkeria egotzita

Antza, Luciano Mendez Nayak bikotekideari eraso egin dio emakumeak harremana utzi nahi zuelako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luciano Mendez Naya Santiagoko Unibertsitateko irakaslea atxilotu dute indarkeria matxista egotzita. Mendez Nayari espedientea egin zioten joan den maiatzaren 11n 'La Manada auzi'ko akusatuak babesteagatik.

Efe albiste agentziak jakinarazi duenez, epaiketa azkarra egingo diote laster. Antza, bikotekideari eraso egin dio emakumeak harremana utzi nahi zuelako.

Briongo (A Coruña) Guardia Zibilak emakumearen salaketa jaso eta gizona atxilotu egin du.

Santiagoko Unibertsitateak espedientea egin zion maiatzaren 11n, 'La Manada auzi'ko biktimak bortxaketan "gozatu" zuela esan baitzuen Mendez Nayak sare sozialetan.

"Hara heltzen dira, borondatea agertzen du, eta argi eta garbi, gozatzen du. Ez nuen bideoa ikusi, baina ez dut behar", idatzi zuen irakasleak sareetan.

2016an ere, Mendez Nayak komentario matxistak egin zituen haren ikasle baten jantziak eskote handiegia zuelako. Neskak ikasketak utzi zituen horren ostean.

Komentario horrengatik enplegutik eta soldatarik gabe utzi zuen Unibertsitateak bi hilabetez; gainera, ikasle asko haren aurka mobilizatu ziren.

________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak ‘La Manada’ auzia Irakasleak