Publizitatea
Itxi

2019/05/20

18:19

Gizartea

Balantze ekonomikoa

Ibilaldiko antolatzaileek laguntza ekonomikoa eskatu dute inbertsioa berreskuratzeko

agentziak | erredakzioa

Eguraldiak zapuztu egin du Bizkaiko ikastolen jaia. Hori dela eta, inoiz baino diru gutxiago lortu du Lekeitioko Azkue ikastolak.

  • Ibilaldia euritan blai, Lekeition. Argazkia: EiTB

    Ibilaldia euritan blai, Lekeition. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lekeitioko Azkue ikastolak laguntza ekonomikoa eskatu du Ibilaldia prestatzeko egindako inbertsioa berreskuratzeko asmoz. Izan ere, inoiz baino diru gutxiago jaso dute, igandean egin zuen eguraldi kaxkarra zela eta. Egoera ikusita, antolatzaileek elkartasuna eskatu dute, eguneko gastuei aurre egin eta zorra ordaintzeko.

Horretarako, Azkue ikastolak hurrengo kontu korronteak jarri ditu eskuragarri ekarpena egin nahi duenarentzat: Laboral Kutxa ES83 3035 0042 92 0420028507 eta Kutxabank ES86 2095 0114 60 9117934827.

Bestalde, berri onak ere badaudela adierazi dute antolatzaileek. Ibon Goitia ikastolako zuzendariaren arabera, "atzo kontu korronteak zabaldu genituen momentutik ekarpenak iristen ari dira. Ezin genezake hitzekin eskertu Euskal Herritik jasotzen ari garen elkartasuna, baina oraindik ere gehiago behar dugu".

Era berean, hainbat musika taldek kontzertuak doan eman zituzten, egoera ikusita. Artisten jarrera eskertu dute antolatzaileek, eta egunez egun lanean aritu diren herritar guztiei eskerrak eman nahi izan diete.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;