Gizartea -
Gasteiz
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen 75 urteko emakume bat hiltzea egotzita
Atxilotuak 33 urte ditu. Gainera, 25 urteko beste gizon bat ikertzen ari dira. Adineko emakumeari etxeko atarian egin zioten eraso, eta bi egun geroago hil zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen 75 urteko emakume bat hiltzea egotzita. Gainera, 25 urteko beste lagun bat ikertzen ari da, gertakariarekin zerikusia duelakoan.
Bigarren pertsona hori beste auzi bategatik preso dago, baina erasoa gertatu zenean baimenarekin libre zegoen.
Gertakariak maiatzaren 12an jazo ziren. Emakumeari etxeko atarian eraso egin zioten, lapurretan egiteko asmoz.
Erasotzaileak emakumearekin batera sartu ziren eraikinean, eta hirurak igogailuan zeudela, jo egin zioten gainean zeramana kentzeko.
Oihuak entzun zituzten zenbait bizilagun etxetik atera ziren emakumeari laguntzeko. Erasotzaileak orduan ihesean joan ziren.
Emakumea larri zaurituta eraman zuten ospitalera. Bi egun geroago, maiatzaren 14an, zendu zen.