Gizartea -

Larunbat honetan

'Pobreziaren eta prekarietatearen' aurkako martxa egin dute Ezkerraldean

Eskualde horrek pairatzen dituen "langabezia tasa handien, prekarietatearen eta bazterkeria sozialaren aurrean, premiazko neurriak" eskatu dituzte Ezkerraldeko herritarrek.

Martxa Sestaotik abiatu da. Argazkia: EiTB
Martxa Sestaotik abiatu da
Martxa Sestaotik abiatu da. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat udalerritan martxa bat egin dute larunbat honetan, "prekarietatea eta pobrezia salatzeko", eta eskualde horrek pairatzen dituen "langabezia tasa handien, prekarietatearen eta bazterkeria sozialaren aurrean, premiazko neurriak" eskatzeko.

Antolatzaileek ohar baten bidez jakitera eman dutenez, martxa Sestaotik abiatu da eta langabezian dauden pertsonek, pentsiodunek, elkarte sozialek eta euren etxeetatik irtenarazitako lagunek parte hartu dute.

Gainera, "gerrak finantzatzeko diru publikoa erabiltzea, nahiz gastu militarra edo armen erosketa" salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak