Gizartea -
Nafarroan
Asteartean desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute Ega ibaian
Gaztea beste hiru lagunekin arratsalde pasa joana zen San Adriango urtegira. Lagunak adingabea erreskatatzen saiatu arren, urak eraman zuen.
Erredakzioa
Hamazazpi urteko mutikoaren gorpua aurkitu dute, bere bila ari ziren asteartetik erreskate taldeak San Adriango (Nafarroa) urtegian.
Salaj Edin Calahorrako mutikoa arratsalde pasa joana zen San Adriango urtegira, lagun koadrila batekin. Urtegiko uhartetxora abiatu ziren, baina Salaj Edinek urrutixeago joatea erabaki zuela diote lagunek. Ustekabean, korronteak eraman zuen eta igerian ez zekiela jakinda, lagunak berehala saiatu ziren haren bila joaten, baina haiek ere ur korronteak eraman zituen.
Arratsaldeko bostetan gertatu zen hori, eta lau orduz aritu ziren Guardia Zibila, suhiltzaileak eta Foruzaingoa mutikoaren bila, urtegian bertan eta baita Ega ibaian ere, baina ez zuten Edinen arrastorik aurkitu. Gaur goizean goiz hasi dira berriz Calahorrako mutilaren bila.