Gizartea -
Genero indarkeria
Gizon batek larri zauritu du bikotekide ohia Sopelan, autoarekin harrapatuta
06:00etan gertatu da erasoa Ander Deuna kalean. Autorekin bi emakume harrapatu ditu erasotzaileak, eta ondoren alde egin du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
26 urteko gizon batek larri zauritu du bikotekide ohia Sopelan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Erasoa 06:00etan gertatu da Ander Deuna kalean. Dirudienez, autoarekin bi emakume harrapatu ditu erasotzaileak, eta ondoren ihes egin du.
Emakume biak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte; horietako bat larri, eta bestea kolpe handiekin.
07:40 inguruan, Ertzaintzak autoa aurkitu du erasotzailea bizi den lekutik gertu. Handik gutxira 26 urteko gizona atxilotu dute agenteek.
Ertzaintzak genero indarkeriarekin lotu du harrapaketa.
_____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.