Gizartea -

GERTAERA

Bermeon larunbatean hilda agertutako gizona 31 urteko sopeloztarra da

Ekainaren 4an salatu zuten haren desagerpena. Iristeko zaila zen eremu batean zegoen hilotza, eta Ertzaintzaren helikopteroa erabili behar izan zuten uretatik ateratzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian, larunbatean Bermeoko portuan hilda aurkitutako gizona identifikatu dute. 31 urteko sopeloztarra da, eta ekainaren 4an salatu zuten haren desagerpena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iristeko zaila den eremu batean zegoen hilotza, eta Ertzaintzaren helikopteroa erabili behar izan zuten Bermeoko portuko haitz eremutik ateratzeko.

Gorpua larunbatean ikusi zuten inguruetatik paseoan zebiltzan pertsona batzuek, 21:00ak aldera, eta 112ra deitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Ertzaintza Sopela Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur