Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Urruñan

Ikerketaren lehen datuen arabera, gizonak tiroz hil du bikotekidea, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du.

Urruñako erdigunetik urrun dago hilketa gertatu den etxea. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Hilketa matxista jazo den etxebizitzarako sarrera.
83 urteko gizon batek 81 urteko emaztea hil du tiroz Urruñan

1:21

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emakume bat hil du Urruñan (Lapurdi), Sud'Ouest egunkariak gaur jakinarazi duenez.

Bikotearen alabak atzo topatu zituen bi gorpuak, gurasoen etxean. Ikerketaren lehen datuen arabera, 83 urteko gizonak tiroz hil du 81 urteko bikotekidea, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du.

Hilotzak Bordeleko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zituzten, eta bihar, asteazkenarekin, egingo diete autopsia.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Iparraldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Erailketak albisteak Lapurdiko azken ordua