Gizartea -

Indarkeria Matxista

Gizon batek emaztea hil du Bardozen, eta ondoren bere buruaz beste egin du

Biktimak 72 urte zituen; eta erasotzaileak, 90. Eskopeta batekin tiro egin dio emazteari, eta ondoren arma berdinarekin bere buruaz beste egin du. Dirudienez, gutun bat aurkitu dute etxebizitzan.

Hilketa izan den etxebizitza. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Hilketa izan den etxebizitza.
Hilketa izan den etxebizitza. ETBko bideo batetik hartutako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emaztea hil du, tiroz, Bardozen (Lapurdi), eta ondoren bere buruaz beste egin du, berria.eus atariak jakinarazi duenez.

Biktimak 72 urte zituen; eta erasotzaileak, 90.

Bi adinekoak artatzen zituen erizainak etxea itxita aurkitu du, eta suhiltzaileei abisua eman die, ETBk jakitera eman duenez. Suhiltzaileek bi gorpuak topatu dituzte etxe barruan.

Dirudienez, gutun bat aurkitu dute etxebizitzan. Agiriak gertatutakoa azaldu dezake.

Bi hildakoen hileta Ziburuko elizan egingo dute asteazken honetan, 10:00etan.

_______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Iparraldea bideoak Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Erailketak albisteak Lapurdiko berriak