Gizartea -

Bilaketa

Frantzia Pirinioetan desagertutako mendizalearen bila dabilela esan du Marlaskak

Espainiako Gobernuko jarduneko Barne ministroak "lasaitasun mezua" eman du, eta Frantziako erreskate taldeak Rafa Castañosen bila jarraitzen dutela ziurtatu du.

Rafa Castaños, Pirinioetan desagertutako mendizalea. ETBk bideo batetik hartutasko irudia.
Rafa Castaños, Pirinioetan desagertutako mendizalea. ETBk bideo batetik hartutasko irudia.
Rafa Castaños, Pirinioetan desagertutako mendizalea. ETBk bideo batetik hartutasko irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako erreskate taldeak larunbatean Pirinioetan desagertutako Rafa Castaños mendizale bizkaitarraren bila jarraitzen duela ziurtatu du Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko jarduneko Barne ministroak.

Marlaskak "lasaitasun mezua" eman zuen atzo Hendaian, Christophe Castaner Frantziako Barne ministroarekin elkartu ostean, eta eskerrak eman zizkion Santurtziko mendizalea bilatzeko ardura duen Frantziako erreskate zerbitzuari. Abuztuan, munduko 7 herrialde boteretsuenen goi-agintariek Biarritzen egingo duten goi-bilera prestatzeko bildu ziren bi agintariak.

"Frantziako erreskate taldeak Pirinioetan desagertutako mendizalearen bila jarraitzen du, eta ez dutela baliabiderik murriztuko esan nahi diot Rafa Castañosen sendiari", esan zuen Marlaskak. Ildo horretatik, mendizalea "laster topatzea" espero duela nabarmendu zuen.

"Espainiako Gobernua Frantziakoarekin harremanetan dago, eta beharrezko eginkizunekin laguntza eskaini dio tokiko erreskate zerbitzuari", azpimarratu zuen Espainiako Gobernuko jarduneko Barne ministroak. Era berean, bi herrialdeen arteko "lankidetza eta koordinazioa ezin hobea" dela gaineratu zuen.

Bilaketarekin jarraitzea eskatu du Rafa Castañosen familiak

Bestalde, mendizale bizkaitarra bilatzeko lanak "areagotzeko" eskatu dio Rafa Castañosen familiak Frantziari. Izan ere, larunbatean desagertutako mendizalearen "erreskatea bukatutzat eman dute", salatu dute.

Atzo arratsaldean 300 bat pertsonak elkarretaratzea egin zuten Kabiezesen (Santurtzi), 'Laguntza behar dugu!' lelopean, eta mendizale bizkaitarraren argazkia zuten kartelak erakutsi zituzten protestan.

Familiaren hitzetan, "kasu hauetan aplika daitezkeen bilaketa protokoloak agortu dira, eta erreskatea bukatutzat eman dute". Horrela, prozesu judiziala abiatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi berriak Bizkaia Espainiako Gobernua albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Mendiko istripuak gaur Alpinismoaren azken ordukoa Pirinioetako albisteak gaur Frantziako Gobernua