Gizartea -

EUSKADIKO MESKITAK

Meskitetan euskara eta gaztelania erabiltzeko ekimena bultzatuko du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak bi hizkuntza ofizialak bultzatzeko plana martxan jarriko du Euskadiko meskitetan. ADOS Aholku Batzordearen bitartez, proiektuaren lehen ekintza hiru meskitatan egingo dute.

ADOS Aholku Batzarra. Argazkia: ADOS Aholku Batzarraren Facebook kontukoa.
ADOS Aholku Batzarra.
ADOS Aholku Batzarra. Argazkia: ADOS Aholku Batzarraren Facebook kontukoa.

AGENTZIAK|ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko meskitetan euskararen eta gaztelaniaren erabilera bultzatzeko plana jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak, ADOS Aholku Komisioaren ekimenez . Komisio horretan, euskal erakundeetako ordezkariek eta komunitate islamikoetako kideek parte hartzen dute.

Horrez gain, emakumeen parte-hartzea eta presentzia sustatu nahi dituzte, gazteen parte-hartzearekin batera.

Jaurlaritzak adierazi duenez, "helburu bakarra komunitate islamikoaren gizarte integrazioa bermatzea da". Horretarako, musulmanek osatutako kolektiboen "inplikazioa" funtsezkoa izan dela nabarmendu du Gasteizko Gobernuak. Ekimenari hasiera emango dion plangintza dagoeneko adostuta dute hiru meskitetako arduradunekin.

ADOS Aholku Batzordea

Jaurlaritzako ordezkariek eta Euskadiko hainbat talde islamiarrek osatzen dute ADOS Aholku Batzordea. Bizikidetzaren alde, eta terrorismo jihadistaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta islamofobiaren aurka ari dira lanean

ADOS 2018ko apirilaren 14an sortu zuten. Lehenengo lantaldean Iñigo Urkullu lehendakaria egon zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Arrazismoa Gizartea Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Erlijioa