Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute eguerdira arte, prezipitazio handiagatik

Metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean. Zenbait lekutan haize ufada handiak espero dira, eta txingorra egin dezake.

Gizon bat, euripean, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Gizon bat, euripean, Donostian
Gizon bat, euripean, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak prezipitazio handiagatik bart gauean ezarritako alerta laranja abisu hori izatera igaro da 03:00etan. Abisu horia eguerdira arte egongo da indarrean.

Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean. Zenbait lekutan haize ufada handiak espero dira, eta txingorra egin dezake.

Gaur, asteartea, ezegonkortasuna handia izango da egunaren hasieran eta oraindik zaparrada mardulak botako ditu, eta trumoiak jo dezake, bereziki goizaldean eta goizean goiz. Egunak aurrera egiten duen heinean egonkortzera egingo du, zaparradak geroz eta ahulagoak izango dira eta arratsaldean hodeitza saretzen joango da. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da eta trumoiak lehertzen duen tokietan ufada zakarrak egon daitezke. Tenperatura apur bat jaitsiko da barnealdean eta kostaldean berdin jarraituko du.

Asteazkenean, berriz, eguzki giroa itzuliko da eta tenperaturak gora egingo du. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da ohiko bailaretan, baina eguzkiak berehala xurgatuko ditu eta oskarbi geratuko da zerua. Kostaldeko zenbait tokitan behe-hodei batzuk ager litezke, baina eguzkiaz ere goza ahal izango dugu. Eguneko tenperaturak gora egingo du eta 24-26 ºC-ra igoko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostiako azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak argazkiak EAE Denboraleak argazkiak Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Ekaitzak albisteak