Gizartea -

Indarkeria matxista

Ustezko sexu erasotzaile bat atxilotu dute Antsoainen, Alemaniak eskatuta

Herrialde horretako Polizia horren bila ari zen, Munichen neska bat pistola batekin mehatxatu eta bortxatzeagatik. Madrilgo diskoteka batean izandako bortxaketa batekin ere lotura izan dezake.

Agenteak ustezko bortxatzailea atxilotzeko unean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Antsoainen atxilotutako ustezko sexu erasotzailea.
Alemania bilatzen ari zen ustezko sexu erasotzaile bat atxilotu dute Antsoainen

0:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziaren agenteek Alemanian iaz izandako bortxaketa baten ustezko egilea, 27 urteko gizasemea, atxilotu dute Antsoain (Nafarroa). Alemaniako Poliziak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zuen, eta Europolek Nafarroan egon zitekeela ohartarazi zien Iruñeko Polizia Judizialeko ikertzaileei.

2018ko irailean Munichen (Alemania) neska bat pistola batekin mehatxatu eta bortxatzea leporatzen diote. Horrez gain, Torrejon de Ardoz (Madril) herriko diskoteka batean emakume gazte bati egindako beste sexu eraso batekin zerikusia izan dezakeela uste dute ikertzaileek.

Sexu erasotzaile arriskutsua izaki, polizia talde guztiak jakinaren gainean jarri zituzten eta sanferminetako segurtasun protokoloaren harira, gizonezkoa atxilotzeko operazioa jarri zuten martxan.

Antsoainen topatu dute azkenean. Gizonezkoak aurre egin die agenteei, eta horiek indarra erabili behar izan dute atxilo hartzeko.

Alemaniara estraditatzeko protokoloa jarri dute martxan jada.

____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak Antsoain