Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekidea hil du Malagan, eta ondoren bere buruaz beste egin du
Hiltzailea 67 urteko militar ohi bat da. 2003az geroztik 1.007 emakume hil dituzte Estatu espainiarrean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek bikotekidea hil du Malagako Cortes de la Frontera herrian, eta ondoren bere buruaz beste egin du, berri agentziek ikerketako iturriak aipatuz zabaldu dutenez.
Hiltzaileak 67 urte zituen eta militar ohia zen. Biktimak, berriz, 47 urte zituen.
Jose Damian Garcia udalerri horretako alkateak EFE agentziari azaldu dionez, gizonak eskopeta batekin tiro eginda hil du bikotekidea. Jarraian joan egin da eta biktimaren etxebizitzaren aurrean bere buruz beste egin du.
2003az geroztik –orduan hasi ziren hilketa matxistak ofizialki zenbatzen- 1.007 emakume hil dituzte Estatu espainiarrean.