Gizartea -

IRURAIZ-GAUNA

69 urteko arabar bat da Langarikako urmaelean hilda aurkitutako gizona

Iragan igandean aurkitu zuten gorpua Iruraiz-Gaunako ureztatze-baltsan.

Ertzaintzako urpekariak Langarikako urmaelean lanean. Argazkia: Sos Deiak
Ertzaintzako urpekariak Langarikako urmaelean lanean
Ertzaintzako urpekariak Langarikako urmaelean lanean. Argazkia: Sos Deiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako 69 urteko gizon bat da igandean Langarikako urmaelean (Iruraiz-Gauna) hilda aurkitu zutena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak gizona identifikatzeko lanak amaitu ditu, eta izapideak abiatu ditu.

Arabako suhiltzaileek topatu zuten gorpua igande arratsaldean, 19:10ean.

Igandean bertan hasi zituzten hura bilatzeko lanak, herritar batek ur-bazterrean arropak aurkitu eta Ertzaintzari horren berri eman ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Arabako Lautadako kuadrilla