Itxi

Gizartea

ZIENTZIA

2006 QV89 asteroideak ez du talka egingo Lurrarekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Asteroidea 2006ko abuztuan aurkitu zen, eta soilik hamar egunez behatu zen.

  • Asteroide bat. Artxiboko argazkia: NASA

    Asteroide bat. Artxiboko argazkia: NASA

Europako Behatoki Australaren eta ESA (European Space Agency) agentziaren ikerketa berri baten arabera, 2006 QV89 asteroideak ez du talka egingo Lurrarekin, eta etorkizunean talka egiteko aukerak oso urriak dira.

Espazioko harri hau albiste izan da 2019ko irailaren 9an Lurrarekin talka egiteko zuen arriskuagatik. ESAk eta Europako Behatoki Australak kasu horretan arriskua gutxienekoa dela ondorioztatu dute.

Asteroidea 2006ko abuztuan aurkitu zen, eta soilik hamar egunez behatu zen. Denbora hori igarota, ezin zitekeen asteroidea ikusi eta desagertuta egon da ordutik. Orain, hamarraldi bat beranduago, haren kokalekua aurreikusi daiteke oso zehaztasun gutxirekin. Ondorioz, astronomoentzako oso zaila da berriz behatzea.

Hala ere, bada beharrezko informazioa lortzeko bide bat. Asteroidearen ibilbidea ezagutu ez arren, badakite non egongo litzatekeen Lurrarekin talka egingo balu. Hortaz, esparru hori behatu daiteke asteroidea ez dagoela ziurtatzeko.

Hori da zehazki ESAk eta Europako Behatoki Australak egin zutena uztailaren 4an eta 5ean. Horretarako, Very Large Telescope (VLT) teleskopioa erabili zuten, arrisku handiko asteroideak behatzeko erabiltzen dena.

Taldeek asteroidea egon beharko litzatekeen tokiaren irudiak lortu dituzte. Emaitza ezezkoa izan da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena