Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Hiru lagun atxilotu dituzte emakume bati sexu-eraso multiplea egitearren, Bartzelonan
Asteburu osoan bahituta izan eta behin eta berriz bortxatu omen dute. Erasoan parte hartu zuen beste pertsona baten bila ari dira.
agentziak | erredakzioa
Esquadra Mossoek bi gizonezko eta emakumezko bat atxilotu dituzte Bartzelonan, aurreko asteburuan emakume bati zenbait egunez sexu-eraso multiplea egitea leporatuta.
Mossoek aurreko asteartean, 16an, izan zuten erasoaren berri. Herritar batzuk emakume bat aurkitu zuten galduta, laguntza eske, Sant Marti de Provençals barrutian.
Biktima ospitale batera eraman behar izan zuten, eta salatu zuenez, asteburu osoan eduki zuten bahituta eta sexu-erasoak egin zizkioten behin eta berriz.
Poliziak jakinarazi duenez, emakumeak alde egitea lortu zuen, nahiz eta ez oroitu nola eraman zuten bertara, banku batean lo geratu eta gero.
Ikerketak irekita jarraitzen du, eta beste gizonezko baten bila ari dira, sexu-erasoan eta bahiketan parte hartu duelakoan.
----------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.