Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek emaztea hil du Calpen, Alacanten
Ustezko hiltzaileak, 61 urtekoak, bere burua labanaz zauritu du gero.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
61 urteko gizon batek emaztea hil du (57 urte) labankadaz Alacanteko Calp udalerrian, eta, ondoren, bere burua labanaz zauritu du.
Albiste-agentziek ikerketako iturriak aipatuz zabaldu dutenez, emakumearen alabak ama hilda eta amaren bikotekidea zaurituta aurkitu ditu 01:30 aldera Vallesa urbanizazioko etxebizitza batean.
Hilketa genero indarkeria gisa ikertzen ari dira. Ikerketako iturrien esanetan, ez zegoen aurretiazko salaketarik gizonaren kontra.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako, emakumea hilda zegoen. Labankada bat zuen toraxean. Gizonak, ostera, labanaz egindako hainbat zauri zituen, eta ospitalera eraman dute.
__________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.