Gizartea -

Sexu erasoa

Baionako herritarrek 16 urteko neskato batek jasandako sexu erasoa salatu dute

Lapurdiko mugimendu feministak sexu erasoen kontako bilkura egin du, eta eraso matxistekin amaitzea "denon ardura" dela azpimarratu du. Portaera matxistekin "zero tolerantzia" izatea eskatu dute.

Sexu erasoen kontrako protesta, Baionan. Irudia: EiTB
Sexu erasoen kontrako kartela, Baionan.
Sexu erasoen kontrako protesta, Baionan. Irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako herritarrek elkarretaratze feminista bat egin dute igande arratsalde honetan, 16 urteko neskato batek Baionako bestetan pairatutako sexu erasoa salatzeko. Arratsaldean egin dute bilkura, Errepublika plazan.

"Eraso sexistarik ez" lelopean, bertan izandako azken sexu erasoa gaitzetsi dute, eta eraso matxistekin amaitzea "denon ardura" dela azpimarratu dute. Hala, portaera matxistekin "zero tolerantzia" izatea eskatu diete erakundeei baita herritarrei ere.

16 urteko neska adingabeak Baionako bestetan sexu eraso bat egin diotela salatu zuen ostiralean. Biktimak ez du salaketa judizialik jarri. Hala ere, sexu erasoaren berri eman die bestetako prebentzio gune bateko arduradunei.

Baionako bestetako lehen gauean, hiru gizonek neska adingabea etxera eraman nahi izan zuten, eta ezetza eman zienean, ukituak egin zizkioten. Azkenean, biktimak alde egitea lortu zuen.

Ostegunean, Maina prebentziorako eta informazio gunean artatu zuten neskatoa. ETBri biktimari laguntza eman zion arduradunak, Andree Diartek, azaldu dionez, neskatoa Pariskoa da, igandean itzuliko da etxera, eta bere datuak eman dizkio elkarteari, laguntza behar duelako.

Biktimak ez du salaketa judizialik jarri nahi izan ezin izango lituzkeelako hiru erasotzaileak identifikatu. Hala ere, sexu erasoa publiko nahi egin izan du, sexu erasoen aurkako gunera joanez.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Iparraldea albisteak Baionako bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak