Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bat kalean sastatzen saiatu ondoren
Oinezko batek lagundu zion emakumeari, eta ihes egin ahal izan zuen. 25 urteko gizonezkoa da atxilotua.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean Bilbon, emakume bat sastatzen saiatu zelakoan, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Gertera 08:00ak jotzear zirenean gertatu zen, Abando auzoan, Bizkaiko hiruburuan. Salaketaren arabera, gizon bat emakume bati hurbildu zitzaion eta, halako batean, besotik heldu eta labanaz eraso egin zion, zauria eragitea lortu ez bazuen ere.
Hala, erasotzailearen atzean oinez zebilen beste gizonezko batek, emakumea arriskuan zegoela ikusita, esku hartu zuen, emakumeak ihes egitea ahalbidetuz. Une horretan, Ertzaintzaren auto bat heldu zen –lekuko batzuen deiak jaso ostean– eta, arma eskuetatik kendu ostean, atxilotu zuten, erasotzailea oso urduri zegoela.
Atxilotua 25 urteko gizonezkoa da, eta Polizia etxera eraman zuten, arma zuriz mehatxu egitea leporatuta.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.