Gizartea -

Genero indarkeria

Emakume bat bortxatzen saiatu da gizon bat Gasteizen

Gasolina-zerbitzugune batetik gertu jazotako eraso-saiakera salatu du biktimak, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Erasoa gertatu zen lekua
Erasoa gertatu zen lekua
Erasoa gertatu zen lekua

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andre Mari Zuriaren jaiak hasi aurretik, eraso-saiakera izan da Gasteizen. Hain zuzen ere, gasolina-zerbitzugune batetik hurbil gertatu zen erasoa igande gauerdian, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Emakumeak erasotzaileari aurre egin zion, eta azken horrek alde egin zuen.

Horren aurrean, salaketa jarri du biktimak, eta Ertzaintzak, ondorioz, ikerketa abiatu du, erasotzailea atxilotzeko asmoz.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa