Gizartea -

Begoñako basilika

Bizkaiak eta Bilbok Begoñako Andre Maria omendu dute

Erromes asko eta asko gauean joan dira, oinez, Bizkaiko Andre Mariaren ospakizun oro Begoñako Andre Mariarekin lotzen duen tradizioa errespetatuz.

Begoñako basilika gaur. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Begoñako basilika gaur
Milaka eta milaka erromesek omendu dute Begoñako Ama

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero bezala, Bizkaiak eta Bilbok Begoñako "Amatxoa" omendu dute, eta milaka fededun Begoñako basilikara joan dira egun handian.

150.000 fededun baino gehiago espero ziren Begoñako basilikan. Horietako asko gauean joan dira, oinez, Bizkaiko Andre Mariaren ospakizun oro Begoñako Andre Mariarekin lotzen duen tradizioa errespetatuz.

Santutegiarekin koordinatuta, Begoñako kofradiak jendearen parte-hartzea bultzatzen du erromesaldian, eta tenplua etengabe irekita izatea ziurtatzen du.

Santutegia irekita izan da gau osoan, 'Amatxu' ikusteko eta otoi egiteko aukera emanez fededunei goizaldean, 04:00etako meza jendetsua hasi baino lehen.

Goizeko 01:00etik aurrera, Begoñako kofradiako bi anaikidek Jasokundearen Bederatzigarreneko testuak irakurri dituzte euskaraz eta gaztelaniaz. Bederatzigarren horren atal bat irakurriko da 15 minutuero, bederatzi egunak osatu arte.

Mario Iceta Bilboko gotzainak 12:00etako meza nagusia eman du; bertan, esaterako Juan Mari Aburto zein EAJ, PSE-EE eta PPko zinegotziak izan dira.

Jarraian, Aburtok Ohorezko Aurreskua dantzatu du, eta "egun berezia dela" esan du; "tradizioz betetakoa".

Juan Mari Aburtok ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako basilikan, urtero legez
Juan Mari Aburtok ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako basilikan, urtero legez
Juan Mari Aburtok ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako basilikan, urtero legez

1:20

Erromesaldia Bermeotik

Bermeoko Sollube 707 mendigoizale elkarteak antolatutako ibilaldian parte hartu dutenek 30 kilometro baino gehiago egin dituzte. 20:00etan irten dira asteazkenean, eguneko lehen mezara iristeko.

Sabino Bilbao bermeotarrak 13 urte daramatza gaueko ibilaldia antolatzen. Kostaldeko hiribilduko frantziskotarren plazatik (Taraska) abiatuta, Almika, Sollube, Meñakabarrena, Soietxe eta Gamiz igaro dituzte Bilborako bidean. Ibilbideko azken zatia Donejakue Bidetik egin ohi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Euskal herriak Eguneko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Erlijioa Eliza Katolikoa albisteak