Gizartea -

DONOSTIAKO JAIAK

Renfek gaueko 90 tren gehiago eskainiko ditu Donostiako Aste Nagusian

Zerbitzu bereziak Donostiatik Irunera eta Tolosara izango dira egunero, abuztuaren 10etik 18ra bitartean, 23:35etik 05:20ra.

Renfe Aldiriko trena. Argazkia: Renfe
Renfe Aldiriko trena.
Renfe Aldiriko trena. Argazkia: Renfe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuaren 10etik 17ra bitartean egingo den Donostiako Aste Nagusia dela eta, Renfek gaueko 90 tren gehiago eskainiko ditu. Bidaiak Donostiatik Irunera eta Tolosara izango dira abuztuaren 10etik 18ra bitartean, 23:35etik 05:20ra.

Guztira, 45.000 plaza gehiago egongo dira erabiltzaileen eskura. Konpainiaren esanetan, helburua "hamaika gazteren joan-etorriak erraztea" eta, era berean, "trenak ematen duen segurtasuna bermatzea" da.

Gainera, aldiriko ohiko zerbitzuak indartuko dituzte 21:00etatik 23:00etara, Donostiako jaietako su artifizialak direla eta, jendetza ibiltzea espero baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Aste Nagusia argazkiak Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa Tolosako berriak EAE Gizartea Eguneko albisteak Irun argazkiak Albisteak Jaiak Renfe azken ordukoa Garraio publikoa gaur