Gizartea -
Indarkeria matxista
Bilboko bortxaketako lau susmagarriri kautela-neurriak aldatzea eskatu dute
Talde-bortxaketagatik kargupean aske jarritako lau akusatuen abokatuak hiriko beste toki batzuetako segurtasun kameren irudiak ikuskatzea eskatu du, horietan agertzen direla frogatu nahi baitu.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko talde-bortxaketagatik karguekin aske utzi zituzten lau ustezko erasotzaileen defentsak akusatuei ezarritako kautelazko neurriak aldatzea eskatu dio ostiral honetan epaileari.
Abuztuaren 1ean Bilboko Etxebarria parkean 18 urteko neska gazte batek jasandako talde-bortxaketagatik atxilotutako eta behin behinean kartzelara bidalitako bi gizonak espetxean mantentzea erabaki zuen asteazken arratsaldean Bilboko Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegiak. Gainerako laurak kargupean aske jarri zituen epaileak erasoan parte hartu ote zuten "zalantzak" baitzituen. Hala ere, epaitegira egunero sinatzera joateko beharra ezarri zien.
Bilboko Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegian izan dira gaur goizean lau akusatuak eta horien abokatua. Defentsaren ustez, gehiegizkoa da egunero epaitegira sinatzera joateko ezarritako beharra.
Gainera, DNA proben emaitzez gain peritu-froga gehiago eskatuko ditu abokatuak. Esaterako, hiriko beste toki batzuetako segurtasun kameren irudiak ikuskatzea, antza horietan agertu behar baitira lau akusatuak bortxaketa gertatu zen unean.
Kargupean aske jarritako laurak migranteak dira eta haien egoera ez la legala; horrenbestez, Espainiatik kanporatzeko izapideak hasi ditu Espainiako Poliziak.
_________________________________
Si sufres malos tratos o conoces algún caso, sigue los consejos de esta guía o llama a alguno de los siguientes números de teléfono: 900 840 111 (teléfono de Euskadi) y 016 (teléfono del Estado); ambos son gratuitos y no dejan rastro en la factura, pero sí en el teléfono. Por lo tanto, asegúrate de borrarlo.