Gizartea -

Klima aldaketa

Aurtengo uztaila azken 140 urteetako beroena izan da mundu osoan

Tenperaturen batez bestekoa XX. mendekoa baino ia gradu bat altuagoa izan da.

Bi turista, Bilboko iturri batean. Artxiboko argazkia: EFE
Bi turista Bilboko iturri batean
Bi turista, Bilboko iturri batean. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019ko uztaila azken 140 urteetan munduan erregistratu diren tenperatua beroenak izan dira, Estatu Batuetako Ozeano eta Atmosfera Administrazio Nazioanalak (NOAA) jakinarazi duenez.

NOAAko zientzialarien arabera, uztaileko batez besteko tenperatura XX. mende osoko batez bestekoa (15,77 gradu) baino 0,95 gradu zentigradu altuagoa izan da.

Hala, txostenak dioenez, historia osoko bederatzi uztail beroenak 2005etik hona izan dira, eta horietatik azken bost urteetan tenperatura altuenak izan dituztenak dira.

Aurreko uztaileko tenperatura beroek ez dute aurrekaririk izan, eta Artiko eta Antartidako izotza minimo historikoetaraino heltzea eragin dute.

Ozeanko Artikoko izotzak markak hautsi zituen uztailean, batez besteko maila % 19,8 jaitsita; Antartikoak, aldiz, 1981 eta 2010 artean izan duen batez besteko izotz geruzaren % 4,3 galdu du.

NOAAren esanetan, 2019. urtea inoizko tenperatura beroenak izan dituen urtea izan da Ipar eta Hego Amerikan, Asian, Australian eta Zeelanda Berrian, Afrika hegoaldean, baita Ozeano Bareko, Indiako eta Atlantikoko hainbat lekutan ere.

Horren ildotik, txostenak azpimarratu egin du urtarrila eta uztaila bitartean, munduko tenperatura aurreko mendekoa baino 0,95 gradu beroagoa izan da (XX. mendean 13,83koa izan zen), beraz, momentura arte, 2019. urtea eta 2017.a dira historiako urterik beroenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak