Gizartea -
Laguntzeko hitzarmena
Lorcako birgaitzeak 'denbora' beharko duela nabarmenu du Rubalcabak
Lehen presidenteordeak hitzarmena sinatu du Murtziako presidentearekin eta Lorcako alkatearekin. Hitzarmeneko laguntzak erdibana finantzatutako dituzte Gobernu zentralak eta Murtziakoak.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak nabarmendu duenez, "Lorcan zer egiteko asko dago eta herriaren birgaitzeak denbora beharko du".
Ramon Luis Valcarcel Murtziako presidentearekin eta Francisco Jodar Lorcako alkatearekin hitzarmena sinatu du lehen presidenteordeak. Hitzarmen horrek arautu egiten ditu etxebizitzak alokatzeko eta balioztatzeko baldintzak eta behar-beharrezko gauzak erosteko laguntzak.
"Guztion gauza da, arazoa oso serioa delako, eta Lorcako beharrizanak besteen gainetik jartzen ari gara; hiru administrazioen borondatea argi eta garbi dago", esan du Rubalcabak prentsaurrekoan.
Ramon Luis Valcarcel Murtziako presidentearen esanetan, hitzarmena erdibana finantzatuko dute Madrilgo eta Murtziako gobernuek. Adostutakoari esker, lurrikarek kaltetutako edo suntsitutako etxebizitzen jabeek urteko 6.671 euroko laguntza jasoko dute.
Suntsitutako edo kaltetutako behar-beharrezko gaietarako ere laguntza izango dute, 2.580 eurotakoa gehienez.