Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu-abusuak egitea leporatuta

05:00etan jazo da eraso matxista, Urkixo Zumarkalean. Emakumea taberna baten kanpoaldean erretzen zegoela, erasotzaileak bortizki heldu du eta sexu-ukituak egin dizkio.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak 40 urteko gizon bat atxilotu du astearte goizaldean, emakume bati sexu-abusuak egitea leporatuta, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

05:00ak aldera jazo da eraso matxista, Urkixo Zumarkalean. Emakumea taberna baten kanpoaldean erretzen zegoela, erasotzaileak bortizki heldu du eta sexu-ukituak egin dizkio.

Erasoa jasan duen emakumeak salaketa aurkeztu du Miribillako ertzain-etxean, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu ondoren.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Bilbo berriak Indarkeria matxista Tratu txarren biktimak Matxismoa gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak