Gizartea -

Sexu erasoa

Aske utzi dute Bilboko talde bortxaketagatik espetxean zegoen bi akusatuetako bat

Gizona jantzita zuen arropagatik identifikatu zuen biktimak. Egunero epaitegira joan beharko da.

Etxebarria parkea. Argazkia: EFE
Etxebarria parkea.
Etxebarria parkea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko 4. Instrukzio Epaitegiko epaileak aske utzi du, kautelazko neurriekin, Bilboko Etxebarria parkean izandako talde bortxaketarekin lotuta espetxean zeuden bi akusatuetako bat, epaitegietako iturrien arabera.

Aske geratu den gaztea biktimak Ertzaintzaren aurrean jantzita zeukan arropari esker identifikatu zuena da. Atxiloketaren momentuan, gainera, emakumeak erasotik babestean egin omen zizkion urradurak zituen bizkarrean.

Beste ikertuetako lauri jarritako kautelazko neurri berak jarri dizkio epaileak; hau da, egunero epaitegira joateko betebeharra.

Horrela, ikerketapean dauden seien artean bakarrak jarraitzen du espetxean. Hori da Ertzaintzaren aurrean biktima argi eta garbi identifikatu zuena, lepoan daraman hontz baten tatuaje bati esker.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak