Gizartea -
Genero indarkeria
Gizon batek emaztea jipoitu du Gasteizen, biktimaren adingabeko seme-alaben aurrean
Alabetako batek ohartarazi zuen Udaltzaingoa Sansomendi auzoko etxebizitza batean izandako erasoaz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atxilotzeko orduan "agresibitate handia" erakutsi zuen 35 urteko gizon batek ukabilkadaka jipoitu du emaztea, biktimaren adingabeko seme-alaben aurrean, Gasteizen.
Udaleko iturriek astelehen honetan jakinarazi dutenez, emakumearen alabetako batek ohartarazi zuen Udaltzaingoa Sansomendi auzoko etxebizitza batean izandako erasoaz.
Igandean, 17:00ak orduko gertatu zen erasoa. Ordu horretan jaso zuten udaltzainek abisua.
Agenteak etxebizitza horretara bertaratu zirenean, gizonak onartu egin zuen erasoa egin izana, baina atxilotzeko orduan erasokor agertu zen berriro, eta bi udaltzain jo zituen.
Atxilotua epailearen aurrera eraman dute gaur goizean, genero indarkeria delitua egotzita.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.