Gizartea -

Indarkeria matxista

Taxilari bat atxilotu dute Bartzelonan, bidaiari bati sexu erasoa egitea egotzita

Emakumeari taxia helmugara heldu zenean egin zion erasoa, Kataluniako hiriburuan, larunbat goizaldean.

Bartzelonako taxi bat. Artxiboko irudia: EiTB
Bartzelonako taxi bat.
Bartzelonako taxi bat. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mossoek taxilari bat atxilotu dute Bartzelonan, ibilgailuan zeraman emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Atxiloketa bidaiari gazteak jarritako salaketaren ostean egin dute Mossoek. Larunbat goizaldean, etxera itzultzeko hartu zuen taxia, diskoteka batetik irtetean.

Mossoei esan dienez, taxia helmugara iritsi zenean izan zen emakumea erasoaren biktima, Bartzelonako Horta-Guinardo distrituan.

Atxilotu duten 57 urteko gizona espainiar nazionalitatekoa da eta Bartzelonan bizi da. Polizia-etxean dago, hurrengo orduetan epailearen esku geratzeko zain.

______________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Indarkeria matxista Bartzelona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Taxiak