Gizartea -

SEXU ERASOA

26 urteko emakume bat bortxatu dute Larresoron

Igande goizaldean gertatu zen sexu erasoa, herriko bestetan. Uztaritzeko Jendarmeria gertaturikoa ikertzen ari da,baina oraingoz ez dute inor atxilotu.

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan 26 urteko emakume bat bortxatu dute Larresoron (Lapurdin), Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.

Sexu erasoa igande goizaldean gertatu zen, Larresoron asteburuan ospatu dituzten herriko besten testuinguruan.

Emakumea shock egoeran eraman zuten Baionako ospitalera eta berdin jarraitzen du, France Bleu egunkari digitalak zabaldutako informazioaren arabera.

Biktimaren lagun batek kontatu dio gertaturikoa Poliziari. Biktimak ez du salaketarik jarri, baina Uztaritzeko Jendarmeria gertaturikoa ikertzen hasi da, ofizioz, Baionako Ikerketa Brigadarekin batera.

Oraingoz ez dute inor atxilotu.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Indarkeria matxista Espainian Iparraldea albisteak Baionako bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimentzako gida Matxismoa gaur Sexu erasoak gaur Lapurdi