Gizartea -

Lau aste lanuzteekin

Eskoletako jantokietan greban jarraitzen dute laugarren astez

Lanuztea deitu duten sindikatuetako ordezkariak EHIGE eskola publikoko guraso elkarteko kideekin bildu dira joan den ostegunean negoziazio mahaian hitzegindakoaren berri emateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikastetxe publikoetako jantokietako langileek laugarren astez jarraian greban jarraitzen dute, soldata eta lan baldintza hobeak aldarrikatzen dituzte.

Lanuztea deitu duten sindikatuetako ordezkariak EHIGE ikastetxe publikoetako guraso elkarteko ordezkariekin bilduta hasi dute astea.

ELAk, LABek eta UGTk, lanuztea deitu duten sindikatuek, joan den ostegunean enpresekin izandako bileraren berri eman diete guraso elkarteko ordezkariei. Negoziazio mahaiak akordiorik gabe amaitu zuen lehengo astean eta laugarren greba astea deitu zuten. "Gurasoen elkarteko kideak harrituta geratu dira gure aldarrikapenak arindu genituela esan diegunean eta soldata berdinketari uko egin diogula azaldu diegunean", adierazi du LABeko ordezkariak, Zuriñe Andresek.

EHIGEk lan gatazka honetan bitartekari gisa jarduteko eskaera egin die ELA, LAB eta UGTri, baina gatazka negoziaketa kolektibo batekin baino gehiago luzatu daitekeela ohartarazi diete sindikatuetako ordezkariek.

Protestak

Jantokietako langileek elkarretaratzea egin dute eguerdian Eusko Jaurlaritzako egoitzaren atarian Gobernuak gatazkaren konponbidea lortzeko esku hartu dezan aldarrikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea