Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bilboko talde bortxaketagatik auzipetuetako batek positibo eman du DNA proban

Abuztuaren 1eko talde bortxaketagatik espetxeratuta dagoen auzipetu bakarra da bera.

Bortxaketaren aurkako protesta, Bilbon. Argazkia: Efe
Bortxaketaren aurkako protesta, Bilbon. Argazkia: Efe
Bortxaketaren aurkako protesta, Bilbon. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko talde bortxaketagatik espetxeratuta dagoen bakarrak positibo eman du DNA proban, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 18 urteko neska bat bortxatu zuten hainbat lagunek Bilboko Etxebarria Parkean abuztuaren 1ean.

Bilboko 4. Instrukzio Epaitegiak baldintzapean aske utzi zuen abuztuaren 22an sexu erasoagatik espetxeratutako bi auzipetatuetako bat. Gizonezko hori identifikazio saiora eraman zuten, baina biktima ez zen identifikatzeko gai izan eta beste bat seinalatu zuen. Ondorioz, epaileak libre uzti eta egunero epaitegira joateko betebeharra ezarri zion.

Neskarekin Etxebarria parkean hitzordua egin zuen gizonezkoa da espetxean jarraitzen duena DNA proban positibo eman duena. Biktimak zehatz-mehatz deskribatu zuen, eta horregatik jarraitzen du preso.

ETBk jakin ahal izan duenez, beste bi pertsonaren DNA ere aurkitu dute, baina ez dira orain arte atxilotuetako inorenak. Bestalde, Logroño espetxean omen dago preso auzipetu nagusia.

Ertzaintzak sei gizonezko gazte atxilotu zituen abuztuaren 2an, talde bortxaketa izan eta lau ordura, Bilboko Zazpikaleetan. Epaileak horietako bi espetxeratu zituen, eta beste lauei egunero epaitegira joateko betebeharra jarri zien.

-----------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Bilbo berriak Tratu txarrak Espainian Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak