Gizartea -

Bihar arte

Zarautzen desagertutako gaztearen bilaketa bertan behera utzi dute

Iruñean bizi zen 19 urteko mutila astelehen arratsaldean malekoi inguruan itsasora sartu zen bi lagunekin batera eta ordutik ez dute bere arrastorik aurkitu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gaztearen bilaketa bihar arte bertan behera utzi dute arratsaldean, 20:00etan, eta asteazkenean berriro bilatuko dute, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Gaztea itsaslasterrak eraman zuen astelehenean.

19 urteko gaztea Zarautzeko malekoi inguruan desagertu zen. Astearte goizeko lehen orduan larrialdi taldeetako kideek bilaketa dispositiboa berriro jarri dute abian; tartean dira Itsas Salbamendua, Ertzaintza eta Gurutze Gorria, besteak beste.

Herrizaingo Sailak gogorarazi duenez, gertaera astelehen arratsaldeko seiak aldera izan zen. Antza, Iruñean bizi zen 19 urteko gaztea bi lagunekin batera Zarauzko malekoi inguruan itsasora sartu zen eta oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, horietako bat desagertu egin zen. Momentu horretatik inork ez du bere berririk izan.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Arreta Zuzendaritzak bilaketa lanetarako operatibo bat martxan jarri zuen, baina oraindik ez du emaitzarik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea