Gizartea -

Arartekoaren txostena ikusita

Atxilotuen eskubideengatik 'kezkatuta' daude Euskadiko fiskalak

Inkomunikatutako atxilotuen tokialdaketak bideoan grabatzea eta atxiloketaren hasieratik abokatu bat aurrean izatea dira Arartekoak tortura galarazteko egindako proposamen batzuk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko Justiziarako fiskal gorenak adierazi duenez, Euskadiko fiskalak "kezkatuta" daude atxilotuen oinarrizko eskubideentatik eta inkomunikazioak eragindako babesgabetasunagatik.

EAEko Justiziako Auzitegi Gorenak antolatutako ekitaldian, fiskalak aintzat hartu ditu Iñigo Lamarca Arartekoak atxiloketa inkomunikatuarenk babes sistema hobetzeko egindako gomendioak.

Polizia ibilgailuetan inkomunikatutako atxilotu bat eramaten duten bakoitzean bideoan grabatzea, ofizioko abokatua atxiloketaren hasieratik aurrean egotea eta auzitegiko azterketak egiteko protokoloak izatea dira Arartekoak torturarekin amaitzeko egindako eskaera batzuk.

Lamarcak bere txostenean idatzitakoaren arabera, inkomunikazioan dauden atxilotuek jasandako torturen eta tratu txarren inguruko kexak jasotzen jarraitzen du.

Aurten, segurtasun agenteek egindako tortura jasu bat epaitu dela gogoratu du Calparsorok: Gipuzkoako Auzitegiak lau guardia zibil zigortu zituen abenduan Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideei tratu txarrak emateagatik. Portuk eta Sarasolak lehergailua jarri zuten Barajaseko T-4an eta Ekuadorreko bi herritar hil zituzten.

Honen harian, tortura "ezohiko" egoera dela azpimarratu arren, "horrelako botere abusuak" galarazteko "beti adi egotea" komeni dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea