Gizartea -

Kontsumoa

Noiz da 'Black Friday'?

Aurten 'ostiral beltza' azaroaren 29an izango da. Dena dela, saltoki askok eskaintzak egingo dituzte aste horretan zehar.

Bi pertsona, poltsak eskuan, merkataritzagune batean. Argazkia: Peexels
Bi pertsona, poltsak eskuan, merkataritzagune batean.
Bi pertsona, poltsak eskuan, merkataritzagune batean. Argazkia: Peexels

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela urte batzuk inork gutxik ezagutzen zuen, baina gaur egun, ia denek dakite zer esan nahi duten Black Friday hitzek. Oraindik galduta dabiltzanentzat, hona azalpen labur bat: Gabon aurreko kontsumoa sustatzeko azaro amaieran egin ohi den merkealdi eguna (ostiralarekin egiten da beti). Aurten azaroaren 29an izango da 'ostiral beltza'. Hori bai, litekeena saltokiek aste horretan zehar ere eskaintzak egitea.

AEBen duela 50 bat urte hasi ziren eguna ospatzen, Esker Emate Egunaren osteko hurrengo ostiralean. Gurean, berriz, 2012an egin zen ezagun, urte horretan sartu baitzen indarrean merkealdia liberalizatzen zuen dekretua. Ordu arte, urtean birritan bakarrik (urtarrilean eta uztailean) egin ahal ziren beherapenak dendetan.

Saltoki gehienek Black Friday-rekin bat egingo dute. Nolanahi ere, kontsumo ekimen horren kontrako ahotsak zabaldu dira azken urteetan, eta batzuek Fair Saturday edo 'Bidezko Larunbata' ospatzen hasi dira, kultura eta elkartasuna sustatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Merkataritza Black Friday Beherapenak