Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari mehatxu eta eraso egiteagatik

38 urteko gizona epailearen aurrera eraman dute gaur goizean, genero-indarkeria delitua leporatuta. Eraso matxista ostegun eguerdian jazo zen, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero-indarkeria delitua leporatuta, bikotekide ohiari mehatxu eta eraso egin ostean.

Eraso matxista ostegun eguerdian jazo zen, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean. Bi pertsonen arteko eztabaida entzun zuen bizilagun batek Udaltzaingoari deitu zion, agenteak bidal zitzaten.

Bertaratu ziren udaltzainek emakumearekin eta gizonarekin hitz egin zuten, eta, bien adierazpenak entzun ondoren, gizona atxilotu zuten, genero-indarkeria delitua leporatuta. Ostiral honetan, epailearen aurrera eraman dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa