Gizartea -
indarkeria matxista
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Erandion
Salaketaren arabera, ostiral gauean izan zen erasoa. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.
agentziak | erredakzioa
Emakume batek sexu-erasoa jasan duela salatu du Erandion. Biktimaren hitzetan, ostiral gauean izan zen erasoa.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, oraingoz ez dute inor atxilotu erasoarekin lotuta.
Erandiko talde feministek elkarretaratzea deitu dute biharko, metroaren geltokiaren parean, 19:30ean.
---------------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.