Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari mehatxu egitea egotzita

Gizona biktimaren etxebizitzan leiho batetik sartzen saiatu da eta bizikleta bat lapurtu dio.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 21 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen bikotekide ohiari mehatxu egitea eta haren etxebizitzan leiho batetik sartzen saiatzea egotzita.

Ostiral arratsaldean, Lakua-Arriaga auzoan bikote batek liskarra zuela ohartarazi zioten Udaltzaingoari.

Biktimaren esanetan, bikotekide ohiak mehatxu egin zion telefonoz, eta, ondoren, hura bere etxebizitzan sartzen saiatu zen. Gainera, emakumeak etxeko atarian gordeta zuen bizikleta lapurtu zion.

Udaltzainek gizona atxilotu zuten, indarkeria matxista leporatuta, Gasteizko Udaltzaingoak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak