Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Las Palmasen

Haren bikotekide ohia zen. Gerora, gizonak bere buruaz beste egin du.

Emakumeak 49 urte zituen. Argazkia EFE.
Emakumeak 49 urte zituen. Argazkia EFE.
Emakumeak 49 urte zituen. Argazkia EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emakume bat hil du astelehen goizean Las Palmasen (Kanariak), Europa Pressi Gobernuak bertan duen ordezkaritzaren iturriek jakitera eman diotenez. Biktima erasotzailearen bikotekide ohia zen; gizonak, gero, bere buruaz beste egin du.

Erasoa emakumearen lanpostuan gertatu da Las Palmaseko Cebrian kalean. Emakumeak  49 urte zituen; gizonak, 50. Suizidioa hilketaren toki berean izan da.

Ez zegoen aurreko salaketarik, eta martxora arte, gutxienez, elkarrekin bizi ziren.

_______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Indarkeria matxista gaur Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Kanariak albisteak Giza hilketak Mundu matxista