Gizartea -

Indarkeria matxista

Donostiako sexu-erasoagatik atxilotutako gizona udal-langile bat da

Erasoa irailaren 19an gertatu zen, Intxaurrondo Gizarte Etxean. Bertan, kiroldegi txiki bat dago, eta erasoa kiroldegi horretan pairatu zuen biktimak.

Goia, eguerdian Donostian egin duten elkarretaratzearen buruan. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Donostian azken sexu erasoa salatzeko.
Goia, eguerdian Donostian egin duten elkarretaratzearen buruan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 19an emakume batek Donostian jasan zuen sexu-erasoa kiroldegi batean gertatu zen, eta eraso horregatik atxilotutako gizona Donostia Kirola Udal Patronatuko langilea da, Eneko Goia alkateak astearte honetan jakitera eman duenez.

Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrean adostutakoaren berri emateko deituta zuen prentsaurrekoan eman ditu datu horiek Goiak, kazetarien galderei erantzunez.

Sexu-erasoa Intxaurrondo Gizarte Etxean izan zen. Bertan, kiroldegi txiki bat dago, eta gimnasioa eta igerilekua daude bertan.

Erasoa duela bi aste gertatu zen, baina salaketa astelehenean aurkeztu zuten. Egun horretan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak susmagarria, erasoarekin lotura zuelakoan.

Donostiako Udalak "erabat" gaitzetsi zuen gertaturikoa, eta elkarretaratzea egin du eguerdian erasoa salatzeko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Emakumeak tratu txarrak Donostiako azken albisteak Indarkeria matxista gaur Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Mundu matxista Sexu erasoak Kiroldegiak albisteak