Gizartea -

Pepinoen krisia

Bakterio hilgarria berria dela ohartarazi du Munduko Osasun Erakundeak

E. Coli bakterioa, Europa erdialdean epidemia hilgarria zabaltzen ari dena, inoiz ikusi gabeko andui bat dela eta bi bakterioren mutazioa dela jakinarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman duenez, Alemania jotzen ari den bakterio hilgarria, E. Coli, andui berri bat da, orain arte ez zuten haren berri.

Aipatu erakundeak egindako ikerketek agerian uzten omen dute andui berri hori bi E. Col bakterioren mutazioa dela, eta horietako batek gene hilgarriak dituela.

Hilde Kruse Munduko Osasun Erakundeko elikagai adituak azaldu duenez, "andui hori bakarra da eta inoiz ez dugu gaixoetatik bakantzea lortu" eta "dituen ezaugarri batzuen ondorioz, gogorragoa da eta toxina gehiago ekoizten ditu".

Gaur arte, 17 pertsona hil dira Alemania bakterio horren erruz eta dagoeneko 1.500dik gora dira kutsatuta daudenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea