Gizartea -

Trafikoa

A-15 autobia itxita egongo da gaur gauean, tuneletan lanak egingo dituztelako

Andoainerako noranzkoan eta Iruñerako noranzkoan izango da itxita, 22:00etatik 08:00ak arte.

Ostiraleko gauean itxiko dute A-15a. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Ostiraleko gauean itxiko dute A-15a. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Ostiraleko gauean itxiko dute A-15a. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 autobia guztiz itxita izango da gaur gauean, San Lorentzo-Larre tunelean egiten ari diren egokitzapen-lanengatik. Bi noranzkoetan izango da itxita, 22:00etatik 08:00ak arte. Aurreikusitako lanen ondorioz, gauean erabat itxita izango da autobia, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Andoainerako noranzkoan, Berastegiko loturatik egingo da itxita; Iruñerakoan, aldiz, Andoaingo Sorabillako loturatik. Andoainerako noranzkoan doazen gidariek Berastegiko loturan biratu beharko dute, 'by-pass' moduan joan beharko dira GI-2130ean Tolosaraino, eta N-I errepide nazionalera sartu. Azkenean, Sorabillako lotura erabiliz sartu ahal izango dira berriro A-15era.

Iruñerantz doazenek, alegia, Nafarroarako noranzkoan doazen gidariek, Sorabillako loturan biratu beharko dute, N-Iera sartu, eta, gerora, GI-2130era, Tolosatik eta Ibarratik. Gerora, berriro ere sartu ahal izango dira A-15era, Berastegiko loturan.

Ibilbide luzeetarako eta Nafarroan ibilgailu astunetarako, gomendatutako bidea da N-Ia Altsasuraino, eta A-10 Sakanako autobian jarraitzea, Irurtzuneraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñea Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Tolosa albisteak EAE Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Andoain argazkiak Albisteak A-15 azken ordukoa Ibarra