Gizartea -

Indarkeria matxista

35 urteko gizon batek bikotekideari eraso egin dio Zornotzan

Gizona atxilotu dute dagoeneko. Herriko mugimendu feministak eta Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute 19:00etarako.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizon bat atxilotu dute ostiral honetan, Zornotzan (Bizkaia), genero-indarkeria delitua leporatuta, bikotekideari eraso egin eta bere etxe barruan giltzapetu izanagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakariak 11:30 aldera jazo dira, Zornotzako Gudari kalean. Udaltzaingoak Ertzaintzaren laguntza eskatu du, genero-indarkeria kasuari aurre egiteko.

Ertzaintza bertaratu denean, emakumea kalean aurkitu du. Bikotekidearen eraso fisikoa jasan duela azaldu die biktimak ertzainei. Erasoa etxe barruan gertatu da, eta une horretan gizona etxebizitzan giltzapetu da.

Biktima osasun zentro batera eraman dute, bertan artatzeko, eta ondoren bikotekidearen aurkako salaketa aurkeztu du emakumeak.

Esan bezala, erasoaren ustezko egilea etxean giltzapetu da, eta 15:10 aldera etxebizitzako atea zabaldu du. Ertzaintzak gizona atxilotu du genero-indarkeria delitua egotzita.

Herriko mugimendu feministak eta Udalak elkarretaratzea deitu dute 19:00etarako, erasoa gaitzesteko. Protesta Herriko Plazan egingo dute.

------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Zornotza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Durangaldea