Gizartea -
kRIMENA
Beste hiru pertsona atxilotu dituzte Bilboko hilketarekin lotura dutelakoan
Lehendik atxilotuta zeuden bi lagunen ezagunak dira, eta ibilgailuetan sartuta omen zeuden tiroketa izan zen unean eta lekuan, ikerketako iturriek ETBri jakinarazi diotenez.
eitb.eus
Beste hiru pertsona atxilotu dituzte atzo Bilbo Zaharran izandako hilketarekin lotuta, eta guztira bost dira atxilotutakoak, ikerketako iturriek ETBri jakinarazi diotenez.
Atxiloketak Bizkaiko hiriburuko Errekalde auzoan izan dira, eta atzo atxilotutako bi lagunen ezagunak dira. Dirudienez, hiruak ibilgailuetan sartuta zeuden krimena gertatu zen unean eta lekuan.
Gizonezko bat hil zuten atzo tiroz Bilbo Zaharran, Bruno Mauricio Zabala kalean.
Hilketaren bi ustezko egileak, gizon bat eta bere semea, atxilotu egin zituzten, eta komisaldegian jarraitzen dute. Antza denez, tiroak egin ondoren, bi gizonak gertuko etxebizitza batean sartu ziren, babes bila, baina ondoren euren burua entregatu zuten, agentez inguratuta zeudela ikusita.
Ikerketaren iturrien arabera, gertatutakoa bi familiaren arteko liskar bat izatea da hipotesi nagusia.