Gizartea -
HILKETA, BILBON
Epailearen aurrera eraman dituzte Bilboko hilketagatik atxilotutako bost pertsonak
Gizon bat hil zuten tiroz, ostegun arratsaldean, Bilboko Alde Zaharreko Bruno Maurizo Zabala kalean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilbon aste honetan izandako hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost pertsona epailearen aurrera eraman dituzte gaur goizean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bilboko Alde Zaharreko Bruno Maurizo Zabala kalean izan zen tiroketa, ostegun arratsaldean, eta egun horretan bertan egin zituzten lehendabiziko atxiloketak. Bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak, gertakariak izan ziren lekutik gertu, hilketaren ustezko egileak zirelakoan.
Atzo arratsaldean, berriz, beste bi gizonezko eta emakumezko bat atxilotu zituzten, hilketarekin lotuta. Gaur hartuko diete deklarazioa denei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea