Gizartea -
ERasoak
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, eztabaida batean bikotekideari eraso egiteagatik
Erasoa Alde Zaharreko etxebizitza batean gertatu zen, larunbatean.
eitb.eus
Udaltzaingoaren agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean, genero-indarkeriaren delitu baten ustezko egilea delakoan.
Patruila bati Erdi Aroko Hiriguneko etxebizitza batera joateko agindu zioten, izan ere, emakume batek polizia bertaratu zedila eskatu baitzuen, senarrak jo egin zuelako.
Kalean, emakumeak udaltzainei kontatu zien minutu batzuk lehenago bikotekideak bera jo egin zuela eztabaida batean, eta hori ohikoa zela beren harremanean. Beste polizia batzuk senarrarekin elkarrizketatu ziren eta, bi bertsioak entzun ondoren eta jipoituaren aurpegian eta besoan erasoaren aztarnak ikusi ondoren, atxilotu egin zuten. Atzo epailearen esku geratu zen.
Bestalde, udaltzainek 22 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo (Igandea), etxe-indarkeriaren delitu batzuen ustezko egile gisa, bere bikotekide ohia (hura ere 22 urtekoa) jotzeagatik, erresistentzia larriagatik eta agintaritza-agenteen aurkako atentatuagatik.
Patruila bati Praga hiribidera joan zedila agindu zioten, zenbait pertsonen artean eztabaida bat gertatzen ari zelako bertan. Hara iritsi zirenean, udaltzainek ikusi zuten taberna bateko terrazako aulkiak lurrean boteak zeudela; bikotekideak identifikatu zituzten eta, zer gertatu zen galdetu ondoren, gizonak eta emakumeak bertatik alde egin zuten. Hala eta guztiz ere, handik pixka batera, emakumea garrasi egiten eta gizonezkoa jotzen hasi zen, eta horrexegatik, udaltzainek berriro esku hartu behar izan zuten, eta une horretan haien aurka eraso egin zuen; beraz, azkenean atxilotu egin zuten.
Ordu batzuk geroago, Udaltzaingoaren agenteek atxilotu egin zuten jipoitutako mutil gaztea, agintaritza-agenteen aurkako atentatuagatik eta partikular bati eraso egiten ahalegintzeagatik. Mutil gazteak aurre egin zien Udaltzainei, beste gizonezko bat makila batez jotzen ahalegindu ondoren, hark lehenagotik gerriko batez jo zuelako.